XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lezo Jai ondorenakAurtengo Gurutz Deunaren goralpen-jaiak, jaso dira, beiñe baño jende geio etorrita.
Euzkadiko seme asko eta asko gure elizatxo polit onetan sartu ta ateratzen ikusi ditugu gure Goi buru daukagun Gurutz Deuna gurtu ta maitasun berezia agertzeko etorrita.
Urtero elizatxo agintari agurgarrien bat edo batek gure Gurutz maitea gurtu bear izaten dute, eta aurten guzien gain degun Aita Santua'ren ordeko dan Nunzio, jaun gurgarria etorri zaigu eta Lezotarrak asko poztu gaitu elizaren agintari aundienetako bat gure elizatxo onetan ikusteak.
Ordu bat edo Gurutz Deunaren oñetan otoitz egin ondoren, gure artetik biurtu zan jaun gurgarri ori.
Elizan ez ezik, kalean ere, jaiak izan ditugu, dantza-sariketa, pelota jokua, bertsolariak, eta ¡aufa mutilak! baita eresbatza zarataren otsa galanta ere.
Ala ere okerbiderik izan ez dala ta poztu giñezke, bai arranoa.
Urrengo urte arte beraz, Jaungoikoak ala nai duelarik.
Gure ikurriñaJoan zan ostegun goizetik arratsera Katalunya'tarren
Zorionak Katalunya'tarrai.
España'ko Erkalaren lendakari jaun ospatsua Errenderitik jasotzekoan, emengo Udal-gizonak, iru ez gañontzekoak, bera agurtzera izandu zirala, eta izan etziranentzat zerbait egiteko eskatzen omen zuan igazko bere idazkian.
Nik esaten diot izperkari edo korresponsal jaun ori erkal-izenean ateratako, oietatik bi, Primo Ribera zan denboran bat ziñegotzi edo kontzejala eta bestea Somaten izan zirala, eta Españan orrelako
Udaroa emen igaro ondoren, Gazteiz alderatu dira Diaz'tar Andoni eta bere arreba Miren Nekane.
- Erri ortaraxe ikastarotara Salaberria'tar Eli.
- Elgoibar aldera Kortabarria'tar Agustine, bere ioba Joseba Iñaki eta Anastasi'kin.
Kontuz or
Gure erriko abertzale jaia egin genuela ta orrekin ez degu naikoa degula ta gañerontzekoari or konpon esan bear.
Datorren igande ontan, Ernani'ko abertzaleak besoak zabalik dauzkagu Goazen ba Lezo'ko aberzale guztiok, Ernani'ra datorren igande ortan.
Anastaxio.